XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Artoa batez ere zerriak eta hegaztiak hazteko izaten da, baina etxe batzuek apur bat artirina egiteko hartzen dute.

Emakumeek artalea ur-jauziko errotara eramaten dute eta irinarekin asko betetzen duen pastetxa izeneko opila egiten dute.

Garai batean talo, opil eta zopak ere egiten zituzten.

Mestûra, izeneko orea labean erreta egindako taloa egunero jan ohi zuten 1914. urteko gerrararte.

Herriko ia etxe guztiek dute ibarrean sakabanatuta dauden errota edo eihera ugarietan partea.

Partaidetza horiek beti notariaren aktaz ezartzen ziren.

Errota bakoitzak sei edo zortzi etxe akziodun zituen.

Errota errotazio (ûngûrû) edo txandaka erabiltzen zen.

Etxe bakoitzak egun bat zuen, edo egunaren edo astearen zati bat, eta txandakatuz ehotzen zuten segidazko jarraipen-ordena bati jarraituz (aldikatzia).

Errota jakin batean jarraipen-ordena ez zen inolako ereduren baten araberakoa; orientazioaren, etxeen kokalekuen edo lehen auzoen arabera, esaterako.

Baina errota bakoitzean urte batetik bestera txandakatzeko ordena mantendu egiten zen.

Eihera-eskubideen bila ibili naiz, ehotzeko eskubidean etxez etxe jarraipen-transmisioa (aldikatû) errotazio-ordena (ûngûrû) finko baten arabera zegoelako, hau da, iharduera ekonomiko eta erritualeko hainbat alderdi gobernatzen dituzten bi oinarriak aplikatzen zirelako (eihera-eskubideen transmisio sistematikoaz berri eman zidatenek hutsik egin gabe azpimarratu zidaten hori).

Sistema duela hamar bat urte utzi zuten alde batera...